Berriak
Kirola
EUSKAL PILOTA SELEKZIOA BIHAR AURKEZTUKO DA GASTEIZKO FORU PLAZAN
Munduko Txapelketan Euskadi ordezkatuko duten 41 pilotariak jendaurrean aurkeztuko dira urriaren 1ean, 18:30ean.
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak (EEPF) Euskal Pilota Selekzioa aurkeztuko du bihar, urriaren 1ean, ostegunarekin, 18:30ean, Vitoria-Gasteizko Foru plazan. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Artium Museoan izango da, ordu berean.
Selekzioak Euskadi ordezkatuko du XX. Euskal Pilota Munduko Txapelketan. Txapelketa urriaren 15etik 24ra jokatuko da, Buenos Airesen (Argentina) eta Colonia del Sacramenton (Uruguai). Euskadiko ordezkaritza 41 pilotarik osatzen dute, eta 13 espezialitatetan lehiatuko dira: ezker paretan (54, 36 eta 30 metro), trinketean eta frontballean.
EEPFk klub guztiak, pilotariak, familiak eta pilotazaleak gonbidatu nahi ditu Foru plazara, Selekzioari animoak emateko Argentinara eta Uruguaira abiatu aurretik. Zatoz Gure Selekzioari babesa ematera¡
📅 Noiz: osteguna, urriak 1, 18:30ean
📍 Non: Foru plaza, Vitoria-Gasteiz (euria eginez gero, Artium Museoan)