Berriak
Kirola
2025EKO APIRILAREN 8KO BATZAR OROKORRAK ONARTUTAKO ARAUDIA BETETZEAREN GOGORARAZPENA
EEPFk gogorarazten du nahitaezkoa dela EAEko txapelketa eta jaialdi ez-ofizialak izapidetzeko eta EAEtik kanpoko ekitaldi ofizial zein ez-ofizialetan parte hartzeko araudia betetzea.
Gogorarazi nahi da Euskadiko Euskal Pilota Federazioak 2020ko abenduaren 20ko Batzar Orokorrean Txapelketa eta Jaialdi Ez Ofizialak Tramitatzeko Arautegia onartu zuela, eta ondoren 2025eko apirilaren 8an EAE-n egindako txapelketa eta jaialdi ez-ofizialen baimentzeko eta EAE-tik kanpoko ekitaldi ofizial eta ez-ofizialetan parte hartzeko baimen arautegia onartu zuela.
Horren bidez, gogorarazi nahi dugu Euskal Autonomia Erkidegoan txapelketa edo jaialdi ez-ofizial bat antolatzen denean, federazio-lizentziak dakarren istripu-aseguruaren estaldura izan nahi bada, indarrean dagoen arautegia bete eta eskaera telematikoa egin behar dela.
Beraz, EAE barruan antolatutako txapelketa edo jaialdi ez-ofizial guztietan, antolatzaileak dagokion baimen-prozedura bete beharko du. Baimen hori gabe, ekitaldiak ez du federazio-lizentziaren istripu-aseguruaren estaldurarik izango.
Era berean, gogorarazten dizuegu eskaerak aurkezteko epeak ere bete behar direla: oro har, eskaera gutxienez ekitaldia hasi baino 15 egun lehenago egin behar da, baimena gutxienez 10 egun lehenago izapidetu behar da, eta epaile ofiziala eskatzeko epea gutxienez 7 egun lehenagokoa da.
Mesedez, zuen klubetan informazio hau kontuan har dezazuen eta, txapelketa edo jaialdi ez-ofizialak antolatuz gero, dagokion eskaera behar bezala eta garaiz izapidetu dezazuen eskatzen dizuegu.
Erabiltzaile-izena edo pasahitza eskuratzeko, edo izapidetze-prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitezte federazioarekin harremanetan.