Berriak
Kirola
FINAL-LAURDENETAKO EMOZIOA ETA SAILKAPENAK: HIRU KATEGORIA FINALAURREKOETAN EUSKAL SELEKZIOARENTZAT
Azaroaren 13an, Frontballeko Munduko Txapelketan funtsezko eguna izan da Euskal Selekzioarentzat.
Goizean ligaxkako azken partidak jokatu dira eta, ondoren, final-laurdenei eman zaie hasiera. Egun borobila izan da, baina momentu gazi-gozorik ere utzi du.
⚾ Ligaxkako azken partidak: bi garaipen sendo
Bi partida jokatu ditu Euskal Selekzioak goizean, mailan absolutuan, eta biak nagusitasunez irabazi ditu:
- Itxaso Erasun (Emakumezkoak Absolutua) 🆚 Peru (Cristina Nuñez)
10-02 / 10-01 - Mikel Aurrekoetxea (Gizonezkoak Absolutua) 🆚 Erresuma Batua (Dan Grant)
10-01 / 10-03
Bi pilotariek euren erritmoa ezarri dute eta aurkariak atzean utzita azken faserako bidea egin dute.
⚾ Final-laurdenak: indarra, sufrimendua eta ausardia
🔹 Oihan Etxeberria (Gizonezkoak Sub23)
Argentinaren aurka aritu da eta bizkarreko lesio batekin jokatu du norgehiagoka. Lehen jokoa irabazi ondoren, minarekin jarraitu du, baina ez du amore eman eta 10-03 / 10-04 emaitzarekin garaipena lortu du.
Ezingo du bihar jokatu, baina Bingen Beitia prest dago Frantziaren aurkako finalaurrekorako.
🔹 Miren Larrarte (Emakumezkoak Absolutua)
Wendy Leidys Kubatarra izan du aurkari, eta lehen jokoa borrokotaua izan da. Mirenek jokoari buelta eman dio eta bere maila erakutsi du. Azken emaitza: 10-06 / 10-02. Mexikoren aurkako finalaurrekora sailkatu da.
🔹 Julen Alberdi (Gizonezkoak Absolutua)
Kubako Daniel Leiva izan du aurkari. Lehen jokoa 10-07 galdu du, eta bigarrenean hobeto aritu bada ere, akats batzuek kalte egin diote. 7nako berdinketaren ostean aurkariak tantoak jarraian egitea lortu du eta bigarren seta ere 10-07 ere galdu du Julenenk. Horrela, kategoria honetan kanporatuta geratu da Euskal Pilota Selekzioa.
🟢 Hiru pilotari finalaurrekoetan: gaurko eguna erabakigarria izango da
Horrela, Euskal Selekzioak hiru ordezkaritza izango ditu finalaurrekoetan. Pilotari guztiak aukerekin daude finalaren bila joatekoa:
📌 Finalaurrekoak – Azaroaren 14a (ostirala)
- Nora Mendizabal (23U Emakumezkoak) 🆚 FRANTZIA
- Bingen Beitia (23U Gizonezkoak) 🆚 FRANTZIA
- Miren Larrarte (Emakumezkoak Absolutua) 🆚 MEXIKO
🔜 Egun handia izango da gaurkoa Euskal Selekzioarentzat¡