Berriak
Kirola
AURRERA DOA ASTEA ETA EUSKAL SELEKZIOAK GARAIPENAK PILATZEN JARRAITZEN DU IZTAPALAPAN
Azaroaren 12an, Frontballeko Munduko Txapelketako ligaxkako azken aurreko jardunaldia jokatu da, eta Euskal Pilota Selekzioak beste hiru garaipen eskuratu ditu, joko maila sendoa erakutsiz kategoria guztietan.
⚾ Nora Mendizabal (Emakumezkoak Sub23)
Eguna Nora Mendizabalek ireki du, Frantziako Joana Dutareten aurka. Partida oso estua izan da hasieratik amaierara, tanto guztiak borrokatuak eta jokoan intentsitate handia egon da. Mendizabalek, une garrantzitsuetan huts gutxiago egin eta lasaitasuna mantendu du, joko bukaeretan aldeak lortuz. Emaitza:
10-06 eta 10-05.
⚾ Bingen Beitia (Gizonezkoak Sub23)
Bigarren norgehiagokan, Bingen Beitiak jantzi du elastikoa, Guatemalako Diego Quan aurkari zuela. Beitiak hasieratik bere erritmoa ezarri du, hasieratik agintzen eta aurkariari aukerarik eman gabe. Garaipen sendoa lortu du:
10-01 eta 10-00.
⚾ Mikel Aurrekoetxea (Gizonezkoak Absolutua)
Eguneko hirugarren eta azken partidan, Mikel Aurrekoetxeak jokatu du, Cyril Depraetereren belgikarrarenaurka. Aurrekoetxea jokoaren jaun eta jabe izan da neurketa osoan, nahiz eta bigarren jokoan huts batzuk egin, partida kontrolpean mantendu du beti. Emaitza:
10-00 eta 10-05.
🟢 Finalerako bidean
Euskal Selekzioak lau kategorietan lortu du fase finalerako sailkapena, eta gaur, azaroaren 13an (osteguna), jokatuko ditu ligaxkako azken partidak eta final laurdenetako lehen erronkak. Taldeak helburuak oso garbi ditu eta horiek betetzeko dena emateko prest dago.
Txapelketa aurrera doa, eta gure pilotariek erakutsi dute maila, konpromisoa eta grina sobera dutela garaipen gehiago lortzeko.