Berriak
Kirola
EUSKAL SELEKZIOAREN JARDUNALDI BIKAINA FRONTBALLEKO MUNDUKO TXAPELKETAKO BIGARREN EGUNEAN
2025eko azaroaren 10ean, Frontballeko Munduko Txapelketaren bigarren egunean, euskal ordezkariek lau kategoriatan jokatu dute, eta emaitzek erakutsi dute Selekzioa maila bikainean ari dela. Egun osoan zehar jokatutako lau partidak lau garaipen izan dira.
⚾ Naroa Agirre (Emakumezkoak Sub23)
Lehen partida Naroa Agirrek jokatu du, Argentinaren aurka. Hasierako tantoetan norgehiagoka estua izan bada ere, Naroak jokoaren kontrola hartu du eta hortik aurrera tanto guztiak menderatu ditu. Garaipen sendoa lortu du: 10-02 eta 10-00.
⚾ Oihan Etxebarria (Gizonezkoak Sub23)
Bigarren norgehiagoka Oihan Etxebarriak jokatu du, Espainiaren aurka. Eguneko partidarik zirraragarriena izan da: erritmo altua, joko bizia eta tanto ikusgarriak. Lehen jokoan Oihanek joko luzearekin kontrola hartu du eta azken txanpan erabaki du:
10-07.
Bigarren jokoan, markagailuan atzetik joan den arren, buelta eman eta berriz ere 10-07 irabazi du. Oiartzuarrak garbi utzi du sufritzen dakiela… eta irabaztera etorri dela.
⚾ Itxaso Erasun (Emakumezkoak Absolutua)
Hirugarren partidan Itxaso Erasunek jokatu du, berriz ere Argentinaren aurka. Hasiera estua izan du arren, bere joko erritmoa ezarri eta neurketa kontrolpean izan du:
10-06 eta 10-02.
⚾ Mikel Aurrekoetxea (Gizonezkoak Absolutua)
Eguna borobiltzeko, Mikel Aurrekoetxeak kantxaratzea baino ez zen falta. Aurkariari aukerarik eman gabe, partida azkar eta sendoa burutu du: 10-02 eta 10-01.
🟢 Euskal Pilota Selekzioak eguna garaipenekin borobildu du, maila sendoa erakutsiz eta taldekide guztiak prest eta konfiantzaz beterik ikusita. Bihar berriro kantxara, txapelketan urrats sendoak emateko helburuarekin¡