Berriak

26urr
30 METROKO NAZIOEN LIGA – AZKEN JARDUNALDIA (AGUASCALIENTES, MEXIKO) Kirola

30 METROKO NAZIOEN LIGA – AZKEN JARDUNALDIA (AGUASCALIENTES, MEXIKO)

Nagore Martinek brontzezko domina historikoa lortu du eta Euskal Pilota Selekzioak txapelketa bikaina borobildu du Aguascalientesen.

30 Metroko Frontoiko Nazioen Ligako azken jardunaldianEuskal Pilota Selekzioak orrialde historikoa idatzi du. Nagore MartinekTxileko Valderen eta Magdaren (ordezkoa) aurkako norgehiagokan, brontzezko domina eskuratu du Emakumezkoen Gomazko Paletan, euskal selekzioarentzat FIPVren txapelketa ofizial batean lortutako lehen domina bihurtuz.

Garaipen horrekin, Euskadik txapelketa emaitza eta jarrera bikainarekin itxi du, eta selekzioen sailkapen orokorrean laugarren postuan amaitu du, Kubarekin berdinduta, nazioarteko pilota mailan beste urrats sendo bat eginez.

🟢 Paleta Goma Emakumezkoak – 3. eta 4. postua: Euskadi vs Txile

Gaurko eguneko azken norgehiagoka Euskal Pilota Selekzioarentzat historikoa izan da. Nagore Martinek jokatu du Emakumezkoen Gomazko Paletako hirugarren eta laugarren postuaTxileko Valderen aurka. Aurrean zuen aukera paregabea: Euskal Pilota Selekzioarentzat espezialitate honetan FIPVeko txapelketa ofizial batean lehen domina (brontzezkoa) lortzeko aukera.

Nagorek sekulako mailan hasi du lehen seta eta, konturatu orduko, 7–0 aurreratu da markagailuan. Konfiantzaz eta determinazioz beterik zegoen, badakielako gaurkoa historia egiteko eguna izan zitekeela. 11–3an, Txileko hautatzaileak aldaketa egin du eta Magda sartu du kantxan; hala ere, Nagorek seta guztiz kontrolpean izan du eta 15–5 eroso batekin itxi du lehen seta.

Bigarren setean, gauzak ez dira hain errazak izan. Magdak bazekien Txilek brontzezko domina lortu nahi bazuen bere ahalegin guztia egin behar zuela, eta hala jokatu du. Set osoa parean joan da: 4–4, 8–8, 9–9. Momentu horretan, Nagorek beste pauso bat eman du aurrera, jokoan nagusituz eta 12–9 aurretik jarriz. Tentsio handia nabaritzen zen harmailetan, baina Euskal Selekzioko kideen animoak ez zaizkio falta izan. Txileko ordezkariak estu jarraitu du amaierara arte, baina Nagorek berriro ere erakutsi du lehiakortasun ikaragarria, eta azken tanto ikusgarri batekin amaitu du partida, brontzezko domina eskuratuz 30 Metroko Nazioen Liga honetan.

Zorionak, Nagore¡

Balentria historikoa, Euskal Pilota Selekzioarentzat eta euskal pilotarentzat¡ 🥉💚