Berriak
Kirola
EUSKAL PILOTA SELEKZIOA ARGENTINARA FIPVeko BERE LEHEN MUDIALA LEHIATZERA
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak (EEPF) ofizialki aurkeztu du Euskal Pilota Selekzioa, 2025eko irailaren 14tik 20rabitartean Argentinako Venado Tuerto hirian jokatuko den Trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan parte hartuko duena.
Txapelketa hau mugarri historikoa da: lehen aldiz arituko da Euskal Pilota Selekzio ofiziala FIPVren Munduko Txapelketa batean. 54 metroko Frontoiko Nazioen Ligako estreinuko parte-hartzearen ostean, honek jauzi kualitatiboa suposatzen du euskal pilotaren nazioartekotzean eta euskal kirol-nortasunaren aitortzan.
✈️ Gaur abiatu da espedizioa Bilbotik
Gaur arratsaldean egindako aurkezpen ofizialaren ostean, euskal ordezkaritza Bilbotik abiatu da Argentinara. Espedizioa honela osatuta dago:
- 21 pilotari
- 4 hautatzaile
- EEPFko presidentea
- Zuzendari teknikoa
Euskal Selekzioak sei espezialitatetan lehiatuko da trinkete modalitatean:
- Gomazko paleta (gizonezko eta emakumezko)
- Larruzko paleta
- Xarea
- Eskuz (banaka eta binaka)
🏆 Hautatutako pilotariak
Gomazko Paleta (G/E) – Hautatzailea: Iñaki Mutuberria
• Beñat Martinez de la Fuente (Adurtza)
• Iñaki Lopez de Munain (Gazteleku)
• Ian Davis Ezquerro (Txost)
• Oihan Luzuriaga (Errekaleor)
• Olatz Zulaika (Olgetan)
• Naroa Saez (Olgetan)
• Naroa Zulaika (Olgetan)
• Enara Macicior (Hernani)
Larruzko Paleta – Hautatzailea: Peru Egurbide
• Markel Sierra (Kurene)
• Unax Curros (Kurene)
• Endika Garcia (Lagun Artea)
• Manex Prieto (Euskal Jolas)
Xarea – Hautatzailea: Mikel Uzkudun
• Oier Iturbe
• Matxalen Mendizabal
• Markel Mujica
• Xuban Lopetegi (denak Ametsa klubekoak)
Eskuz – Hautatzailea: Eneko Uribe
• Jon Jara (Hernani)
• Unax Manterola (Hernani)
• Eneko Sorondo (EPLE)
• Ibai Arroitajauregi (Tornosolo)
• David Alonso (Lagun Onak)
EEPFk hautaketa-eredu bati eusten dio, kirol-merituan, berdintasun-aukeretan eta euskal pilotaren nazioarteko proiekzioan oinarrituta. Esperientzia paregabea izango delakoan, zorterik onena opa diogu espedizio osoari.