Berriak

8ira
EUSKAL PILOTA SELEKZIOA, EUROPAKO TXAPELKETA BIKAIN BATEN AMAIERA LLARGUESEKIN BOROBILDUTA Kirola

EUSKAL PILOTA SELEKZIOA, EUROPAKO TXAPELKETA BIKAIN BATEN AMAIERA LLARGUESEKIN BOROBILDUTA

Ath hirian (Belgika) jokatu den Europako Junior Pilota Txapelketak azken jardunaldia izan du gaur, eta Llargues modalitatean lehiatu dira selekzioak.

Gaurko jardunaldiak borobilduta, Euskal Pilota Selekzioak amaiera bikaina eman dio txapelketari, beste bi domina eskuratuta: zilarra gizonezkoetan eta brontzea emakumezkoetan.

🥈 Gizonezkoetan: final handi baten ostean zilarra

Ibai Arroitajauregi, Manex Etxeberri Pacheco, Dorkaitz Meabe, Ibon Erauzkin, Unai Zufiria, Xuhar Iparragirre eta Aner Goikoetxea izan dira gizonezkoen Llargues taldeko kideak.

Finalaurrekoetan Valentziaren aurka jokatu dute eta, aurreikuspen guztien aurka, 6-4 irabazi dute, erakutsiz euskaldunak edozertarako gai direla. Finalera sartu dira merezimendu osoz eta etxeko taldearen, Belgikaren, aurka jokatu dute titulua. Nahiz eta partidan zehar 40-40ko egoera askotan egon, eta norgehiagoka oso parekatua izan, 2-6 galdu dute, baina zilarrezko domina lortu dute egindako lan handia saritzat.

🥉 Emakumezkoetan: lehen aldiz Llarguesen eta lehen brontzea

Alize Sagardui, Onintza Galdos, Intza Arruti, Larraitz Galardi, Malen Lamadrid eta Uxue López de Okariz izan dira emakumezkoen taldeko kideak. Garrantzitsua da azpimarratzea emakumezkoen euskal selekzioak lehen aldiz hartu duela parte Llargues modalitateko Europako txapelketan.

Finalaurrekoetan Herbehereekin egin dute topo, eta hauek txapelketako urrea irabaziko zuten gero. Partida 3-6 galdu zuten, baina hortik aurrera ez dira makaldu: 3. posturako partida Belgikaren aurka jokatu dute eta 6-5 irabazi, azken tantoan erabakitako partidan. Historia egin dute, lehendabiziko parte-hartzean brontzea eskuratuta.

🏆 Euskal Selekzioa, txapelketako selekziorik onena

Txapelketako domina-zerrenda ikusgarriari eta erakutsitako joko-mailari esker, Euskal Pilota Selekzioak jaso du txapelketako selekzio onenaren saria. Honakoak izan dira lorpenak:

🥇 Urrea:

  • Wall Ball – Gizonezkoak Sub15
  • Wall Ball – Emakumezkoak Sub15
  • Wall Ball – Emakumezkoak Sub17
  • Joko Internazionala – Gizonezkoak

 

🥈 Zilarra:

  • Wall Ball – Gizonezkoak Sub17
  • Wall Ball – Gizonezkoak Sub19
  • Wall Ball – Emakumezkoak Sub19
  • Joko Internazionala – Emakumezkoak
  • Llargues – Gizonezkoak

 

🥉 Brontzea:

  • Llargues – Emakumezkoak

 

👑 Banakako aipamen berezia: Manex Etxeberri, txapelketako jokalari onena

Txapelketa bikain honetan gure pilotari batek aitortza berezia jaso du:

🎖️ Manex Etxeberri Pacheco hautatua izan da txapelketako gizonezko pilotari onenaren saria jasotzeko, egindako joko eta ekarpen bikainagatik.

🎯 Amaiera biribila

Horrela, Euskal Pilota Selekzioak amaiera borobila eman dio Europako Junior Pilota Txapelketari11 domina eta selekziorik onenaren sariarekin.

Zorionak selekzio osoari, pilotariei, teknikariei eta federazioari egindako lan eta konpromiso handiagatik.


Etorkizuna bermatuta dago. Aurrera Selekzioa¡