Berriak
EUSKAL PILOTA SELEKZIOAK HISTORIA EGIN DU LEEUWARDENEN
Euskal Pilota Selekzioak Munduko Txapelketa historikoa borobildu du: 4 urre eta 3 zilar 5 finaletan
Leeuwardenen jokatu den Munduko Wallball Txapelketako azken jardunaldiak berretsi du Euskal Pilota Selekzioaren lorpen historikoa. Gure pilotariek bost final jokatu dituzte eta guztira 4 urrezko domina eta 3 zilarrezko eskuratu dituzte.
🔹 Goizeko finalerdiak
Euria zela eta atzo atzeratutako bikotekako finalerdiak gaur goizean jokatu dira, eta bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan garaipenak lortu dituzte, finaletan lehiatzeko txartela bermatuz.
🔹 Finalen maratoia
13:30ean hasi da arratsaldeko ikusgarria, eta euskal pilotariek protagonismo osoa izan dute:
- Bikote mistoen finala:
Lur Ziarrusta eta Miren Larrarte Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstraren holandarren aurka lehiatu dira. Lehen set estu baten ostean (21-19), bigarrenean erakustaldia eman dute (21-15) eta munduko txapeldun bilakatu dira bikote mistoetan, lehen aldiz jokatzen zen espezialitatean. - Banakako finala – emakumezkoak:
Euskal derbi ikusgarria: Miren Larrarte vs. Olatz Arrizabalaga. Olatzek irabazi du lehen seta (16-21), Mirenek bigarrenean sekulako erakustaldia eman du (21-3), eta azken set erabakigarrian, Olatze nagusitu da (6-11), munduko banakako txapeldun bilakatuz. - Banakako finala – gizonezkoak:
Beste final euskaldun bat, Mikel Beldarrain eta Egoitz Amantegiren artean. Mikelen lehen seta ia perfektua izan da (21-10) eta bigarrenean ere (21-19) eutsi dio Egoitzen erasoari. Mikel Beldarrain, gizonezkoen banakako munduko txapeldun. - Bikoteen finala – emakumezkoak:
Etenik gabe, Miren eta Olatz berriz ere kantxan aritu dira, oraingoan Marrit eta Hiske Zeinstra holandarren aurka. Nekea nabaritu da eta ezin izan dute garaipena lortu: 21-14 eta 21-12. Zilarrezko domina bikoteetan gureentzat. - Bikoteen finala – gizonezkoak:
Azken finala ere euskal kolorekoa izan da. Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain izan dira hautatuak Ekhi Ziarrusta hautatzailearengatik, Luke Thomson eta Christian Blackabyren britainiarren aurka jokatzeko. Lehen seta gogorra izan da (21-19), baina bigarrenean gureek erakustaldia eman dute (21-12). Urrea euskal pilotarientzat eta laugarren garaipena Leeuwardenen.
🔹 Balantze historikoa
Euskal Pilota Selekzioak sekulako emaitzak lortu ditu:
- 🥇 Urrea: bikote mistoetan, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta bikote gizonezkoetan.
- 🥈 Zilarra: banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta bikote emakumezkoetan.
Guztira, 5 final, 4 urre eta 3 zilar.
🔹 Esker onak
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak gure pilotari guztiak zoriondu nahi ditu, baita lan bikaina egin duten teknikariak ere: Ekhi Ziarrusta eta Patri Espinar hautatzaileak. Eskerrak eman nahi dizkiogu halaber Alaitz Badiola zuzendaritzako kideari, Leeuwardenen antolaketa eta laguntza lanetan egindako lanagatik.
📌 Euskal Pilota Selekzioko espedizioa bihar, igandean 12:00etan, iritsiko da Loiuko aireportura, merezitako harrera beroa jasotzeko prest.
Zorionak guztioi¡ Euskal Pilota Selekzioak historia egin du Leeuwardenen.