Berriak
MUNDUKO WALLBALL TXAPELKETA – LEEUWARDEN - BIGARREN JARDUNALDIA
Euskal pilota selekzioaren lorpen historikoa: finalak %100 euskal pilotariekin eta arratsaldean bikote mistoa
Egun historikoa bizi du Euskal Pilota Selekzioak Leeuwarden hirian jokatzen ari den Munduko Wallball Txapelketan. Goizeko lehen orduetatik erakustaldi aparta egin dute pilotariek, eta emaitza paregabea lortu: banakako bi finalak euskal pilotariek jokatuko dituzte.
🔹 Ligaxkako azken partidak
Goizean gizonezkoen banakako azken neurketak jokatu dira:
- Mikel Aurrekoetxeak Romeo Guerra garaitu du (15-9, 15-2).
- Mikel Aurrekoetxeak Adrián Astorga ere menderatu du (12-15, 15-10, 15-3).
- Egoitz Amantegik Jurrit Osinga gainditu du (15-13, 15-10).
Emaitza horiekin, Euskal Pilota Selekzioko pilotari guztiak sailkatu dira final-laurdenetara.
🔹 Gizonezkoen final-laurdenak
- Mikel Beldarrainek Mikel Aurrekoetxea menderatu du (15-7, 15-13) euskal derbian.
- Lur Ziarrustak Jurrit Osinga garaitu du (15-9, 15-10).
- Egoitz Amantegik Norel López menderatu du (15-11, 15-12).
➡️ Hiru euskal pilotari finalerdietan: Beldarrain, Ziarrusta eta Amantegi.
🔹 Emakumezkoen final-laurdenak
- Miren Larrartek Eloïse Clement garaitu du (15-10, 15-6).
- Laia Salsamendik Mar Giménez Gascó menderatu du (15-4, 15-10).
- Olatz Arrizabalagak Shinan Zhang garaitu du (15-5, 15-8).
➡️ Larrarte, Salsamendi eta Arrizabalaga finalerdietara.
🔹 Gizonezkoen finalerdiak
Lehen finalerdian, uda honetan AEBetan stage bat egin duten bi euskal pilotari aurrez aurre: Lur Ziarrusta eta Mikel Beldarrain. Azkenean Beldarrainek lortu du garaipena (15-10, 15-11), txapelketan gora eta gora egiten ari dela erakutsiz.
Bigarren finalerdian, 2006ko munduko txapeldun Egoitz Amantegik ustekabe handia eman du, faborito nagusia zen Luke Thomson britainiarra menderatuta (6-15, 15-14, 9-5). Buelta historikoa Egoitzena, non berriro ere Munduko txapelketako final batean sartzen duen.
➡️ Gizonezkoen finala: Mikel Beldarrain vs. Egoitz Amantegi.
🔹 Emakumezkoen finalerdiak
Euskal derbia ere izan da lehen finalerdian: Miren Larrartek gazte promesa den Laia Salsamendi gainditu du 15-12 eta 15-13ko emaitzarekin.
Bigarrenean, Olatz Arrizabalagak erakustaldi aparta eskaini du eta Puerto Ricoko Desirée Torres argi eta garbi menderatu du (15-5, 15-6).
➡️ Emakumezkoen finala: Miren Larrarte vs. Olatz Arrizabalaga.
📌 Emaitza historikoa: Euskal Pilota Selekzioak bi txapela ziurtatuta ditu banakakoetan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan.
- Gizonezkoen finala (larunbata): Mikel Beldarrain vs. Egoitz Amantegi.
- Emakumezkoen finala (larunbata): Miren Larrarte vs. Olatz Arrizabalaga.
Emaitza hauekin, Euskal Pilota Selekzioa walleballeko munduko goi mailan kokatzen da berriro.
🔜 Arratsaldean: bikote mistoa
Atseden gutxirekin, arratsaldean hasiko da bikote mistoko ligaxka. Euskal Pilota Selekzioak hiru bikote aurkeztuko ditu:
- Mikel Beldarrain – Olatz Arrizabalaga
- Mikel Aurrekoetxea – Laia Salsamendi
- Lur Ziarrusta – Miren Larrarte
Helburua argia da: goizean lortutako arrakastari jarraipena eman eta bikote mistoan ere podiuma borrokatzea.