Berriak
Kirola
EUSKAL PILOTA SELEKZIOA LEEUWARDEN-ERA ABIATZEN DA WALLBALL-EKO MUNDUKO TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO
Gaur abiatuko da Euskal Pilota Selekzioa Herbehereetako Leeuwarden hirira, han jokatuko baita Wallball-eko Munduko Txapelketa, CIJB (Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioa) erakundeak antolatuta.
Txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko da, eta bertan zazpi herrialdek hartuko dute parte: Euskal Herria, Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico.
Edizio hau Wallball modalitateko nazioarteko lehiaketa bateratu berri baten lehenbiziko aldia da. Horma bakarrekopilota-joko bat da Wallball, txaparik gabea, eta banaka nahiz bikoteka jokatzen da. Partidak 21 tantura bi joko irabazi arte jokatzen dira, eta berdinketa badago, 11 tantura hirugarren joko erabakigarria jokatzen da. Lehiaketak gizonezkoen, emakumezkoen eta bikote mistoen kategorietan jokatuko dira.
Euskal ordezkaritzak ilusioz eta konpromisoz egingo du aurre nazioarteko erronka honi. Hona hemen gure selekzioko kirolarien eta teknikarien zerrenda:
🧑🤝🧑 Gizonezkoen selekzioa
- Lur Ziarrusta Intxaurtza (Txumulutxueta)
- Mikel Aurrekoetxea Amuriza (Lemoa)
- Egoitz Amantegi Zubillaga (Tonobolo)
- Mikel Beldarrain Emaldi (Txumulutxueta)
👩🤝👩 Emakumezkoen selekzioa
- Olatz Arrizabalaga Munduate (Lea Ibarra)
- Miren Larrarte Mayoz (Behar Zana)
- Laia Salsamendi Silva (Uharte)
🎯 Talde teknikoa
- Patricia Espinar Labian, emakumezkoen hautatzailea
- Ekhi Ziarrusta Intxaurtza, gizonezkoen hautatzailea
Espedizioa abuztuaren 31n itzuliko da, lehiaketa aste trinkoaren eta nazioarteko selekzioekin elkarbizitzaren ostean. Euskal Herriko Pilota Federazioak gure kirolariei zorterik onena opa die, eta txapelketa honek euskal pilotaren nazioarteko proiekzioa indartzeko eta gure jokoaren balioak munduan zabaltzeko aukera izango delakoan gaude.