Berriak
Kirola
OIARTZUN 2025eko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO TXAPELDUNA
Kadete, gazte eta nagusi kategorietako 3 finalak irabazi eta gero, Oiartzunek garaipen osoa eskuratu du, aurkari gogor izan duen Leitzaren aurka.
Final ikusgarria bizi izan da Zumarragako Beloki pilotalekuan Oiartzun eta Leitzaren artean. Bi herriak indartsu heldu dira finalera, eta zaleek ez dute huts egin, giro bikaina sortuz. Kadete kategorian lehia estu-estua izan da eta partidua azken tantoan erabaki da. Azkenean, Iradi eta Oiartzabalek 22-21eko emaitzarekin lortu dute garaipena Oiartzunentzat.
Gazte mailan, Oiartzunek hasieratik agindu du eta Olaiz eta Etxeberriak ez diete aukerarik eman Sagastibeltzari eta Alkortari, 22-6 irabazita. Emaitza horrekin, Oiartzunek garaikur orokorra bermatu du.
Nagusi mailako finalean, dena erabakita egon arren, ikusgarritasuna eta maila handiko partida eskaini dute pilotariek. Etxeberria eta Leonetek sekulako neurketa jokatu dute eta 22-9 gailendu dira Txoperena eta Goikoetxearen aurka.
Finaleko emaitzak eta pilotariak hauek izan dira:
• Kadete kategoria
🔴 Oiartzun (Iradi–Oiartzabal) 22
🔵 Leitza (Bidart–Ugartemendia) 21
• Gazte kategoria
🔴 Oiartzun (Olaiz–Etxeberria) 22
🔵 Leitza (Sagastibeltza–Alkorta) 6
• Nagusi kategoria
🔴 Oiartzun (Etxeberria–Leonet) 22
🔵 Leitza (Txoperena–Goikoetxea) 9