Berriak
EUSKAL SELEKZIOAREN PARTE-HARTZEA TRINKETEKO 23 URTEZ AZPIKO MUNDUKO TXAPELKETAN (FIPV)
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak harrotasunez iragartzen du Euskal Pilota Selekzioaren parte-hartzea Trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak harrotasunez iragartzen du Euskal Pilota Selekzioaren parte-hartzea Trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren (FIPV) egutegi ofizialaren baitan. Txapelketa 2025eko irailaren 14tik 20ra jokatuko da Argentinan, eta sei espezialitatetan ariko dira euskal pilotariak: gomazko paleta (gizonezko eta emakumezko), larruzko paleta, xarea eta eskuz (banaka eta binaka).
Txapelketa hau beste mugarri garrantzitsu bat da Euskal Selekzioa FIPVren egitura ofizialean txertatzeko prozesuan. Aldi berean, euskal pilotaren nazioarteko proiekzioaren aldeko apustua eta harrobiko pilotariei aukera berriak eskaintzeko konpromisoa berresten ditu.
🥎 Gomazko Paleta – Gizonezkoak eta Emakumezkoak (23 azpikoak)
🧢 Hautatzailea: Iñaki Mutuberria
- Beñat Martinez de la Fuente Rodriguez (Adurtza)
- Iñaki Lopez de Munain Oñederra (Gazteleku)
- Ian Davis Ezquerro (Txost)
- Oihan Luzuriaga Rejado (Errekaleor)
- Olatz Zulaika Agirre (Olgetan)
- Naroa Saez Arregui (Olgetan)
- Naroa Zulaika Agirre (Olgetan)
- Enara Macicior Ollo (Hernani)
🥎 Larruzko Paleta – (23 azpikoak)
🧢 Hautatzailea: Peru Egurbide
- Markel Sierra Torrealday (Kurene)
- Unax Curros Olalde (Kurene)
- Endika Garcia Larrañaga (Lagun Artea)
- Manex Prieto Saez (Euskal Jolas)
🎾 Xare – (23 azpikoak)
🧢 Hautatzailea: Mikel Uzkudun
- Oier Iturbe Molina (Ametsa)
- Matxalen Mendizabal Uriarte (Ametsa)
- Markel Mujica Irizar (Ametsa)
- Xuban Lopetegi Muriel (Ametsa)
✋ Eskuz (Banaka eta Binaka) – (23 azpikoak)
🧢 Hautatzailea: Eneko Uribe
- Jon Jara Aldave (Hernani)
- Unax Manterola Miranda (Hernani)
- Eneko Sorondo Paredero (EPLE)
- Ibai Arroitajauregi Bernedo (Tornosolo)
- David Alonso Radut (Lagun Onak)
Deialdi honek berresten du Euskadiko Euskal Pilota Federazioak hautaketa-eredu batean sinesten duela, kirol merezimenduan, aukera berdintasunean eta euskal pilotaren nazioartekotzean oinarritutako ereduan.
EEPFtik, gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu hautatutako pilotari guztiei eta haien klub eta familiei, eta zorterik onena opa diegu Argentinako hitzordu honetan.