Berriak

10uzt
DENAK PREST EH 2025 HERRIARTEKO ESKUZKO TXAPELKETAKO FINALERDIETARAKO Kirola

DENAK PREST EH 2025 HERRIARTEKO ESKUZKO TXAPELKETAKO FINALERDIETARAKO

Zumarragako Beloki frontoia izango da EH 2025 Herriarteko Eskuzko Txapelketako finalerdien agertokia. Uztailaren 13an, 11:00etan eta uztailaren 15ean, 19:00etan jokatuko dira lau lurralde historikoetako ordezkarien arteko norgehiagokak

Lurraldeetako txapelketak amaitu ostean, honako herriak sailkatu dira:

  • Agurain, Arabako txapelduna
  • Markina-Xemein, Bizkaiko txapelduna
  • Oiartzun, Gipuzkoako txapelduna
  • Nafarroako txapelduna oraindik erabaki gabe dago, Leitza eta Irurtzun herriek jokatuko baitute finalaigande honetan, uztailak 13

 

Nafarroako finala berandu jokatzeak egutegian aldaketak egitera behartu du Euskadiko Pilota Federazioa,eta horregatik bigarren finalerdia asteartera atzeratu da.

Zoztketaren ostean, honela geratu da finalerdietako egutegia:

  • Uztailak 13, igandea – 11:00etan  Oiartzun vs Agurain
  • Uztailak 15, asteartea  19:00etan Markina-Xemein vs Leitza/Irurtzun irabazlea

 

Nabarmentzekoa da Oiartzun eta Markina-Xemein azken hiru edizioetan jarraian finalerdietara iritsi direla.2022an Oiartzunek irabazi zuen txapela, eta 2023an zein 2024an Markina-Xemeinek.

Lehen finalerdian, Oiartzun faborito moduan aurkezten da Agurainen aurka. Bigarren norgehiagokan, aldiz, oraindik ez da argitu Markina-Xemeinek nor izango duen aurkari: Leitza ala Irurtzun.

 Final handia uztailaren 20an, larunbata, jokatuko da 11:00etan Zumarragako Beloki frontoian, euskalpilota txapelketen gune nagusietako bat bihurtuz. ETBk zuzenean emango du partida, eta horrela zaleek aukeraizango dute EH 2025 Herriarteko Eskuzko Txapelketako txapeldun berria nor izango den zuzenean ikusteko.

Galeria

irudia handituIgandea
irudia handituAsteartea