Berriak

2mai
GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN G.R.A.B.N.I 2025 FINALEKIN Kirola

GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN G.R.A.B.N.I 2025 FINALEKIN

Mendizorrozako pilotalekuetan zein trinketean, Astronomos trinketean eta Lakuako frontoian jokatuko dira GRABNI 2025 txapelketako final denak, ostirala eta larunabata bitartean.

Asteburu oparoa du aurrez aurre Gasteiz-ek. Bertan jokatuko dira federazioen arteko txapelketa garrantzitsuena den GRABNI lehiaketako final guztiak.

Guztira 59 final jokatuko dira ostiral eta larunabata bitartean. Ezker Horman 44 eta Trinketean 15. Ostiralean 6 final bakarrik jokatuko dira Astronomoseko Trinketean eta Mendizorrotzako Olave eta Ogueta pilotalekuetan eta 54 larunbatean (goiz eta arratsalde) Mendizorrotzan, Lakuan eta Astronomosen. 

Federazioka, horrela geratu da finalen zenbaketa:

  • Ezker Horma:
    • Bizkaia: 30.
    • Nafarroa: 28.
    • Gipuzkoa: 26.
    • Araba: 3.
    • Errioxa: 3.
    • Iparralde: 0.
  • Trinketea:
    • Nafarroa: 10.
    • Gipuzkoa: 6.
    • Bizkaia: 6.
    • Iparralde: 4.
    • Araba: 3.
    • Errioxa: 1.

 

Ezker Horman, titulu orokorra oso lehiatuta egongo da, Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako federazioak oso berdinduta baitaude final kopuruari dagokionez eta final gehien irabazten dituenak azken titulu globala lortuko baitu. Trinketean, Nafarroa das faborito baina Bizkaia eta Gipuzkoak ez diote errez utziko.

Ostiraleko Astronomos Trinketeko finalak ETBn izango dira ikusgai. 

Erantsitako artxiboak

Galeria

irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu