Berriak
PALA MODALITATEKO PILOTARI PROFESIONALEN ALDEKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Euskadiko Federazioen adierazpen instituzionala Palako pilotari profesionalen alde.
Bizkaiko Eusko Pilota Federaziotik, Arabako Euskal Pilota Federaziotik, Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziotik eta Euskadiko Euskal Pilota Federaziotik, gure babes sendoa eta irmoa adierazi nahi diegu pilotari profesionalei, beraien eskubideen eta merezi duten aitortzaren alde egiten ari zareten borrokan. Beharrezkoa da zuen esentzia, ahalegina eta dedikazioa balioan jartzea, hainbeste maite eta partekatzen dugun kirol honi ematen diozuena.
Egungo egoerak eta pala profesionalaren etorkizunak kezkatzen gaitu, federazio-eremurako funtsezko modalitatea baita. Palistak erreferenteak zarete gure federatuentzat eta ilusioz modalitate hau praktikatzen duten eskolartekoentzat ere bai. Horregatik uste dugu kirolean hobekuntzak sustatu behar direla eta horrek lan baldintza duinak bermatzetik etorri behar du: gutxieneko soldata jasotzea, beharrezko kirol-materiala eskuratzea eta kirolariak langile gisa aitortuko dituen esparru bat ezartzea.
Gure federazioetatik, pilotari profesionalen kolektiboari gure babesa adierazten diogu eta euskal pilota bere eremu profesionalean garatzeko ingurune justu, bidezko eta egokia sustatzen duten ekimen guztiak babesten ditugu.
Bizkaiko Eusko Pilota Federazioa
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa
Arabako Euskal Pilota Federazioa
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa