Berriak
4mar

ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DIRA 24-25eko EHko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAKO FINALAK
7 jardunaldi eta finalerdiak jokatu eta gero, asteburu honetan jokatuko dira EHko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketako finalak. Guztira 19 final jokatuko dira 8 jaialditan banatuta ostiralean, larunbatean eta igandean.
Iritsi da denboraldi honetako kluben arteko ezker paretako txapelketetako asteburu garrantzitsuena. 19 final, 8 jailadi eta 3 egun Euskal Herriko pilotari hoberenak ikusteko. Jaialdiak horrela banatuko dira:
- Ostirala, martxoak 7:
- Laudio (Areta): 19:00etan hasita, gizonezkoen eskuzko 3 final.
- Zumaia (Aitzuri): 19:00etan hasita, gizonezkoen zesta puntako 3 final.
- Bergara: 19:30etan hasita, gizonezkoen nagusi kategoriako eskuzko bi final.
- Larunbata, martxoak 8:
- Villabona (Behar Zana): 11:30etan hasita, emakumezkoen eskuzko bi final.
- Getxo (Fadura 3): 17:00etan hasita, frontenis nagusi kategoriako final bat.
- Markina-Xemein (Uni): 18:30etan hasita, emakumezkoen zesta puntako final bat eta gizonezkoen zesta puntako bi final.
- Igandea, martxoak 9:
- Zalla (Mimetiz): larruzko paletako gazte kategoriako final bat eta erreminta nagusiak ohorezko kategoriako bi finalak.
- Gsteiz (Adurtza): 11:30etan hasita, erreminta nagusiak euskal liga kategoriako bi finalak.
Lurraldeka, finaletara iritsitako kluben sailkapena:
- ARABA: 1
- BIZKAIA: 20.
- GIPUZKOA: 8.
- NAFARROA: 8.
- IPARRALDE: 1.
Hau da asteburuko egitaraua: