Berriak

PILOTA ZAZPI HAIZETARA HAUTAGAITZAK IRABAZI DITU EEPFko HAUTESKUNDEAK
Guztira 96 klub deituak zeuden bozketara eta 77 hurbildu dira Abadiñora eta 47 aldeko bozka lortuta Jose Mari Mitxelena Cazabon buru duen Pilota Zazpi Haizetara hautagaitzak irabazi ditu Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako hauteskundeak.
Enaitz Olaeta Astigarra presidente gai zuen Euskal Pilota Mundura Taldeak 30 bozka lortu ditu. Hurrengo lau urteetarako Zuzendaritza Batzordea 14 pertsonek osatuko dute Jose Mari Mitxelena Cazabonen gidaritzapean.
Hau izango da 2024-2028 epealdirako Zuzendaritza Batzordea:
- Presidentea: Jose Mari Mitxelena Cazabon.
- Presidente-ordea: Asier Amondo Gorostiaga.
- Idazkaria: Eder Urresti Llaguno.
- Diruzaina: Eduardo Agirre Gogortza.
- Batzordekidea: Oier Zearra Garabieta.
- Batzordekidea: Aritz Erkiaga Zumelaga.
- Batzordekidea: Itsaso Erasun Gorostidi.
- Batzordekidea: Ibon Taberna Karrera.
- Batzordekidea: Peru Egurbide Epalza.
- Batzordekidea: Ion Eskudero Larralde.
- Batzordekidea: Alaitz Badiola Odriozola.
- Batzordekidea: Itsaso Zubizarreta Arrieta.
- Batzordekidea: Aimar Amondo Gerrikabeitia.
- Batzordekidea: Koldo Uribe Guarrochena.
Talde honi, Euskadiko Kirol legeak horrela aginduta, beste 3 kide gehitu zaizkie, lurraldeetako ordezkariak alegia. Hauek, behin lurraldeetako federazioetako hauteskundeak ospatzen direnean ezagutuko ditugu.
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, eskerrak eman nahi dizkie hauteskunde prozesu honetan parte hartu duten klub guztiei eta aurkeztu diren bi hautagaitzei.