Berriak
11urt
Kirola
EEPFren ZUZENDARITZA BATZORDEA HAUTATZEKO EZ-OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta izen emandako bi hautagaitzei (Euskal Pilota Mundura Taldea eta Pilota Zazpi Haizetara) inolako helegiterik jarri ez dietenez, hauek behin betiko bilakatu dira.
Testuinguru horretan, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak ez-ohiko Batzar Orokorra egiteko deialdi ofiziala bidali du, bertan, hauteskunde prozesua gauzatzeko, Zuzendaritza Batzorde berria aukeratuko da.
- Lehen deialdia: 10:30ean.
- Bigarren deialdia: 11:00etan.
✔️ Gai-zerrenda
- Hauteskunde Mahaiaren eratzea.
- Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko bozketa-prozesua.
- Botoen zenbaketa eta aukeratutako hautagai-zerrendaren behin-behineko izendapena.
- Erregu eta galderak.
Gure federazioaren eta Euskal Pilotaren etorkizunentzat hain garrantzitsua den prozesu honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu batzarkide guztiak.