Berriak
7urt
Kirola
ASTEBURU HONETAN HASTEN DA EHko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 24-25
Guztira 80 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta 550 pilotari inguru lehiatuko dira asteburu honetan hasi eta martxoaren 9ko asteburuan bukatuko den txapelketa honetan.
Asteburu honetan hasi eta hurrengo martxoaren 9 arte jokatuko da EHko Kluben arteko Ezker paretako txapelketa 24-25. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen kluben arteko txapelketa garrantzitsu honek ondorengo datuak utzi dizkigu bere hasieran:
Klubak:
- Araba: 6.
- Bizkaia: 27.
- Iparralde: 1.
- Gipuzkoa: 27.
- Nafarroa: 19.
Espezialitateak eta kategoriak:
- Eskuz Binaka Kadeteak: 16.
- Eskuz Binaka Gazteak: 16.
- Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: 8.
- Eskuz Binaka Nagusiak Euskal Liga: 16.
- Eskuz Binaka Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Eskuz Binaka Gazteak Emakumezkoak: 7.
- Eskuz Binaka Nagusiak Emakumezkoak: 8.
- Nesken Gomazko Paleta Kadeteak: 4.
- Nesken Gomazko Paleta Gazteak: 8.
- Nesken Gomazko Paleta Nagusiak: 5.
- Gizonezkoen Gomazko Paleta Gazteak: 6.
- Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: 6.
- Paleta Larruz Gazteak: 9.
- Erreminta Nagusiak Euskal Liga: 11.
- Erreminta Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Frontenis Nagusiak Ohorezko Maila: 6.
- Zesta Punta Kadeteak: 16.
- Zesta Punta Gazteak: 7.
- Zesta Punta 22 azpikoak: 8.
- Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: 12.
- Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: 7.
- Zesta Punta Nagusiak Emakumezkoak: 7.
Txapelketa 9 astetan zehar luzatuko da, 7 aste liga fasea jokatzeko eta finalerdi eta finalen asteburua. Guztira 550 pilotari inguru lehiatuko dira Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa garrantzitsuenean.