Berriak

6urt
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA ZUZENTZEKO BI HAUTAGAITZA AURKEZTU DIRA Kirola

EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA ZUZENTZEKO BI HAUTAGAITZA AURKEZTU DIRA

Urtarrilaren 5ean, gaueko 00:00etan, amaitu zen hurrengo lau urteetarako Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza zuzentzeko hautagaitzak aurkezteko epea.

Epea amaituta, bi hautagaitza erregistratu dira:

  1. EUSKAL PILOTA MUNDURA TALDEA
  2. PILOTA ZAZPI HAIZETARA

 

Hautagaitzak Federazioaren webgunean argitaratu ondoren, alegazioak aurkezteko bi egun balioduneko epea (urtarrilaren 7 eta 8) zabalduko da. Ondoren, hauteskunde-batzordeak beste bi egun (urtarrilaren 9 eta 10) izango ditu alegazio horiek (baleude) ebazteko.

Hautagaitzei eta hauteskunde-prozesuari buruzko informazio guztia Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren webgunean dago eskuragarri.

Erantsitako artxiboak