Berriak
OFIZIALTASUNA LORTZEKO LEHEN URRATSA
Gaur, 2024ko abenduaren 29an, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (NEPF) ofizialki baieztatu du Euskadiko Euskal Pilota Federazioa (EEPF) eskubide osoko kide gisa onartu dutela.
Aintzatespen hori 2024ko abenduaren 28an Iruñean egindako NEPFren Ohiko Batzar Orokorrean erabaki zen. Lorpen historiko honek Euskal Pilota Selekzioak NEPFk antolatutako nazioarteko txapelketetan ofizialki lehiatzeko aukera zabaltzen du.
Prozesu zorrotza arrakastaz burututa.
Batzarrean zehar funtsezko bi bozketa egin ziren. Lehenik eta behin, NEPFren estatutuen aldaketa onartu zen, gure eskaera aztertu ahal izateko ezinbesteko baldintza, bertaratuen 2/3ko gehiengo kualifikatua lortuz. Ondoren, gure afiliazio eskaera bozkatu zem, eta horrek ere gehiengo bera behar izan zuen. Bi bozketak arrakastaz gainditu ziren, euskal pilotarentzat mugarri historikoa ezarriz.
Ofizialtasun osoaren bidean hurrengo urratsak.
Gure inklusioa NEPFren Batzar Nagusiak onartu duen arren, garrantzitsua da azpimarratzea akordio hau NEPFren estatutuek ezarritako epeen barruan errekurritu daitekeela. Errekurtsoak aurkezten badira, hauek ebatzi arte itxaron beharko dugu gure inklusioa behin betiko berretsi dadin.
Edozein errekurtso ebatzi ondoren, eta erabat berretsita, EEPF ofizialki integratuta geratuko da eta NEPFren nazioarteko txapelketetan lehiatu ahal izango da eskubide osoko kide gisa.
Urrats garrantzitsu hau funtsezkoa da Euskal Pilota Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko, azken hamarkadetan lortu nahi izan den helburua.
Datozen egunetan, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak lorpen honen inguruko xehetasun gehiago eta balorazio ofiziala partekatuko ditu.