Berriak
OSTIRAL HONETAN ARETAKO PILOTALEKUAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DA
Ostiral honetan arratsaldeko 19:15etan hasita EHko Elite 4 ½ txapelketako finala jokatuko da Aretako pilotalekuan.
Xabier Rekaldek (TXUMULUXUETA) eta Gaizka Carregalek (ADISKIDE) bizkaitarrek jokatuko dute bizkaitarrentzat derbi kutsua duen final handia ostiral honetan. Bi pilotariak txapelketa bikaina eginda iritsi dira finalera, finalerdietan sekulako partidak jokatuta. Rekaldek 22-20 irabazi zion finalerdia txapelketa honetan aurreko urteko txapelduna (Hormaetxe) ordezkatu duen Amianori eta Carregalek 22-05 aurreko denboraldiko Bizkaiko txapeldunari (Erkiaga). Aurtengo finala oso irekia dago bi pilotariak oso joko puntu onean iristen baitira. Xabier Rekaldek erakutsi du maila honetako txapelketak eta partiduak jokatzeko guztiz prest dagoela eta nola ez Gaizka Carregal, azkeneko denboraldietako aurrelari finetarikoa izan denak. Rekalde oso erasokorra da eta Carregal berriz defentsa eta fisiko gaitasun ikaragarriek dituena, hori dela eta, oso partida bizia eta ikusgarria ikustea espero da. Finala jokatu aurretik Herriaren Pilota Elkarteak antolatzen duen Aretako txapelketako nagusi mailako bikotekako partida bat jokatuko da. Bertan Prado-Oliden vs Hormaetxe-Apezetxea lehiatuko dira.
Ostiral honetako finala eta Aretako txapelketako partida, ETB-k emango du.