Berriak

28eka
ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DIRA 2024ko BANAKAKO KLUBEN ARTEKO FINALAK Kirola

ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DIRA 2024ko BANAKAKO KLUBEN ARTEKO FINALAK

Ostiralean Ataunen eta larunbatean Durangon jokatuko dira 2024ko E.H-ko Ezker Paretako Banakako Kluben arteko txapelketako finalak eskuzko eta Zesta puntako espezialitateetan.

Aurtengoa izan da Banakako Kluben arteko txapelketa hau jokatu den hirugarren aldia eta asteburu honetan jokatuko dira finalak Ataunen eta Durangon. Eskuzko eta Zesta Puntako espezialitateetan jokatu da txapelketa eta kopa sietman antolatu da final-laurden, finalerdi eta finalekin. 

Hauek izango dira finalak:

  • Ataun: 23-06-28 18:30etan.
    • Eskuz Banaka Kadeteak Emakumezkoak.
      • Zaramaga A vs Zaramaga B.
    • Eskuz Banaka Kadeteak Gizonezkoak.
      • Ataun vs Gazteleku B.
    • Eskuz Banaka Gazteak Gizonezkoak.
      • Ataun vs Buruzgain.
    • Eskuz Banaka Nagusiak Gizonezkoak.
      • Soraluze vs Txumuluxueta.
  • Durango: 23-06-29 16:00etan.
    • Zesta Punta Banaka Kadeteak.
      • Markina A vs Danok Bat.
    • Zesta Punta Banaka Gazteak.
      • Noain vs Berriatua.
    • Zesta Punta 22 urtez azpikoak.
      • Zumaia A vs Zumaia B.
    • Zesta Punta Nagusiak.
      • Danok Bat vs Hondarrabiako A.

 

Final guztiak Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako Facebook orrialdearen bitartez emango dira.

Galeria

irudia handituAtaun
irudia handituDurango