Berriak

18mar
ASTEBURU HONETAN HASI DA G.R.A.B.N.I 2024 TXAPELKETA Kirola

ASTEBURU HONETAN HASI DA G.R.A.B.N.I 2024 TXAPELKETA

Asteburu honetan hasi da afizionatu mailako Euskal Pilotako txapelketarik garrantzitsuena. Bertan Gipuzkoako, Errioxako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Iparraldeko selekzioetako ehundaka pilotari onenek hartuko dute parte.

Txapelketan zehar liga faseko 5 jardunaldi jokatuko dira. Finalerdiak Gipuzkoan eta Bizkaian jokatuko dira eta finalak Araban jokatuko dira maiatzaren 5eko asteburuan.

Honela antolatuko da txapelketa:

  • 1. Jardunaldia: 2024-03-17
    • GIPUZKOA vs BIZKAIA
    • NAFARROA vs ARABA
    • IPARRALDE vs ERRIOXA
  • 2. Jardunaldia: 2024-03-24
    • GIPUZKOA vs IPARRALDE
    • ARABA vs ERRIOXA
    • BIZKAIA vs NAFARROA
  • 3. Jardunaldia: 2024-04-07
    • ARABA vs GIPUZKOA
    • ERRIOXA vs NAFARROA
    • IPARRALDE vs BIZKAIA
  • 4. Jardunaldia: 2024-04-14
    • BIZKAIA vs ARABA
    • GIPUZKOA vs ERRIOXA
    • NAFARROA vs IPARRALDEA
  • 5. Jardunaldia: 2024-04-21
    • NAFARROA vs GIPUZKOA
    • IPARRALDEA vs ARABA
    • ERRIOXA vs BIZKAIA
  • FINALERDIAK: 2024-04-28
    • NAFARROAN eta ERRIOXAN.
  • FINALAK: 2024-05-05
    • ARABAN.

 

Guztira espezialitate eta kategoria hauetan hartuko dute parte:

  • Ezker Pareta:
    • Paleta Goma Emakumezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Goma Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Larruz: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Pala Motza: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Banaka Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Binaka Gizonezkoak. Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Banaka Emakumezkoak: Gazte eta 22 urtez azpiko kategorietan.
    • Eskuz Binaka Emakumezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Zesta Punta Binaka Gizonezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Zesta Punta Banaka Gizonezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Zesta Punta Binaka Emakumezko: Gazte eta 22 urtez azpiko kategorian.
    • Zesta Punta Banaka Emakumezko: Gazte eta 22 urtez azpiko kategorian.
    • Pala: 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Joko Garbi: Gazte eta 22 urtez azpiko kategorian.
    • Frontenis Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Frontenis Emakumezkoak: Nagusi kategorian.
    • Gomazko Paleta Gurpildun Aulkian: Nagusi kategorian.
    • Teniseko Paleta: Nagusi kategorian.
  • Trinketean:
    • Eskuz Binaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Eskuz Banaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Argentina Emakumezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Paleta Argentina Gizonezkoak: Gazte eta Nagusi kategorietan.
    • Larruzko Paleta: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
    • Xare: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.

 

Ezker Paretan eta Trinketean federazio txapelduna zehazteko ondorengo irizpideak jarraituko dira:

  • Hiru kategorietako bukaerako emaitzak eta gero, txapela gehien lortzen dituen federazioa izango da ezker paretako eta trinketeko (desberdinduta) txapelduna.
  • Berdinketa badago, federazio txapelduna horrela erabakiko da:
    • Txapeldun orde gehien dituenak.
    • Hirugarren postu gehien dituenak. 
    • Laugarren postu gehien dituenak.
    • Bostgarren postu gehien dituenak.