Berriak

15mar
2024ko EHko EMAKUMEZKOEN 4 1/2ko ELITE TXAPELKETAREN AURKEZPENA Kirola

2024ko EHko EMAKUMEZKOEN 4 1/2ko ELITE TXAPELKETAREN AURKEZPENA

Gaur goizean Gasteizko Vital Fundazioaren egoitzan, 2024ko EHko Emakumezkoen 4 1/2ko Elite txapelketa aurkeztu da. Bertan Euskal Herriko 8 pilotari hoberenek joktauko dute.

Aurreko urtean binakako txapelketa jokatu eta gero, aurten formatu aldaketarekin dator emakumezkoen elite txapelketa. Aurtengo edizioan 4 1/2ko Elite txapelketa jokatuko da Arabako 7 herri desberdinetan. Pilotarien aukeraketa honako hau izan da:

  • Gipuzkoako ordezkaria: Miren Larrarte (Behar Zana).
  • Arabako ordezkaria: Leire Garai (Zaramaga).
  • Bizkaiko ordezkaria: Alaia Uriarte (Lezama).
  • Nafarroako ordezkaria: Goiuri Zabaleta (Aurrera).
  • Huataketa teknikoz:
    • Olatz Arrizabalaga (Lea Ibarra).
    • Amaia Alday (Lea Ibarra).
    • Madalen Etxegarai (Aloña Mendi).
    • Enara Gaminde (Lea Ibarra).

 

Txapelketa kopa sisteman jokatuko da, 4 final-laurden, 2 finalerdi eta finala jokatuta. Hauek dira datak, tokiak eta norgehiagokak:

  • Martxoak 17: Areta (Laudio). 1. final-laurdena. LARRARTE vs ZABALETA
  • Martxoak 24: Laguardia. 2. final-laurdena. GARAI vs URIARTE.
  • Apirilak 13: Legutio. 3. final laurdena. ALDAY vs ETXEGARAI.
  • Apirilak 20: Lantarón. 4. final-laurdena. ARRIZABALAGA vs GAMINDE.
  • Maiatza 11: Maeztu. 1. finalerdia.
  • Maiatzak19: Dulantzi. 2. finalerdia.
  • Maiatzak 24: Gasteiz (Zaramaga). Finala.