Berriak

14mar
2024ko ZESTA PUNTAKO GIZONEZKOEN ELITE TXAPELKETAREN AURKEZPENA MUTRIKUN Kirola

2024ko ZESTA PUNTAKO GIZONEZKOEN ELITE TXAPELKETAREN AURKEZPENA MUTRIKUN

Martxoaren 15ean hasita eta apirilaren 19 arte EHko 16 puntista afizionatu onenek, gizonezkoen Elite txapelketa jokatuko dute Mutrikun.

Irailean, emakumezkoen Zesta Puntako Elite txapelketa antolatu eta gero, martxoan, gizonezkoen txanda izango da. Txapelketa guztia Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan jokatuko da ostiral arratsaldeetan eta guztira EHko 16 puntista onenek parte hartuko dute. 

Txapelketa, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Mutrikuko Udalak eta Mutrikuko Danok Bat Pilota Elkarteak antolatuko dute. 

Hauek dira txapelketaren zehetasunak:

  • Pilotariak:
    • Kopurua:
      • 8 aurrelari.
      • 8 atzelari.
    • Aukeraketa sistema:
      • EEPF-ko ranking bidez:
      • 6 aurrelari.
        • Cosme Aguirre (Zumaia).
        • Julen Basterra (Hondarribiako).
        • Antxon Alberdi (Berriatua).
        • Alex Goitiandia (Markina).
        • Eñaut Urreisti (Danok Bat).
        • Victor Hernandez (Donostia Jai Alai).
      • 6 atzelari.
        • Unai Uranga (Zumaia).
        • Gorka Mugartegi (Markina).
        • Roberto Lekue (Berriatua).
        • Mikel Mancisidor (Danok Bat).
        • Julen Cacanillas (Zumaia).
        • Eduardo Suso (Gasteiz Jai Alai).
      • Hautaketa teknikoz:
      • 2 aurrelari.
        • Aaron Glz. De Matauco (Gasteiz Jai Alai).
        • Martin Ormaetxea (Markina).
      • 2 atzelari.
        • Danel Mandiola (Markina).
        • Ruben Bailo (Noain Jai Alai).
  • Txapelketa:
    • Tokia:
      • Mutriku (Miruaitz pilotalekua).
    • Datak:
      • Liga fasea:
      • Martxoak 15, 22 eta apirilak 5.
      • Finalerdiak:
      • Apirilak 12.
      • 3. eta 4. postua eta finala:
      • Apirilak 19.
    • Sistema:
      • 8 pilotariko 2 talde.
      • A taldea: 4 aurrelari eta 4 atzelari.
      • B taldea: 4 aurrelari eta 4 atzelari.
      • Talde bakoitzeko aurrelari bakoitzak atzelari desberdinekin jokatuko ditu liga faseko 3 jardunaldiak eta atzelariek berdin.
      • Antolaketa guztia zozketa bidez zehaztu da.
    • Taldeak eta antolaketa:
      • A taldea:
      • Aurrelariak:
        • Basterra (Txanika).
        • C. Aguirre (Cosme).
        • Alberdi (Antxon).
        • Ormaetxea (Celaya).
      • Atzelariak:
        • Mandiola
        • Suso.
        • Bailo.
        • Uranga.
      • B taldea:
      • Aurrelariak:
        • Urreisti.
        • Hernandez.
        • Glz. De Matauco (Aaron).
        • Goitiandia (Goitia).
      • Atzelariak:
        • Mugartegi (Atain).
        • Mancisidor (Manci).
        • Cabanillas.
        • Lekue.

 

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza, Munduko Pilota Batzarra eta Zesta Puntako bi enpresa profesionalen (Gernika Jaia Alai eta Jai Alive) arteko akordio baten ondorioz, txapelketa hau irabazten duen bikoteak, sari moduan, 2024ko udako bi txapelketetan parte hartzea irabaziko du. 

3. eta 4. postua eta finalak apirilaren 19an (ostirala) arratsaldeko 19:00etan Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan jokatuko dira eta ETB bidez ikusi ahalko dira. 

Erantsitako artxiboak