Noticias
3sep
Deporte
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETA
4 lurraldetako 6 taldek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta finala urriaren 19an jokatuko da Berrizko plazan.
Bizkaiko talde bat, Gipuzkoako talde bi, Behenafarroako talde bat eta Lapurdiko talde bik jokatuko dute Euskal Pilotako modalitate zaharrenaren txapelketa hau.
Azken bi txapelketak irabazi eta gero Bizkaitarrak dira faborito aurten ere, baina aurreko edizioetan bezala ez dute batere errez izango garaipena, urterik urtera taldeek maila altuagoa bait dute.
Txapelketa 3 taldeko 2 multzotan antolatu da eta guztiek guztien aurka jokatu beharko dute liga fasean. Finalerdiak multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak jokatuko dute y finala urriaren 19an Brrizen jokatzea espero da.