Noticias

13jul
HERNANIK ETA LEITZAK JOKATUKO DUTE 2026ko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALA Deporte

HERNANIK ETA LEITZAK JOKATUKO DUTE 2026ko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALA

Asteburu honetan jokatu dira Zumarragako Beloki pilotalekuan 2026ko EHko Eskuzko Herriarteko Txapelketako finalerdiak.

Lau herri aritu dira finalerako txartelaren bila, eta bi kanporaketa oso desberdin ikusi ondoren, Hernani eta Leitza izango dira datorren igandean txapelaren lehian ariko diren herriak.

Lehen finalerdia, Zeanuri eta Hernaniren artekoa, oso lehiatua izan zen, eta kanporaketa ez zen nagusien partidara arte erabaki. Kadeteetan, Zeanurik indartsu hasi zuen kanporaketa eta nagusitasunez irabazi zion Hernaniri, 22-7. Gazteetan, ordea, Hernanik erantzun bikaina eman zuen eta 1-22 irabazita, dena zabalik utzi zuen nagusien partidarako.

Nagusien mailan, bi herriek zuten finalerako txartela jokoan. Partida oso ondo hasi zen Zeanurirentzat, markagailuan 11-7aurreratzea lortu baitzuen. Hala ere, Hernaniko bikoteak ez zuen amore eman, eta pixkanaka partidari buelta ematea lortu zuen. 15-19 aurreratu ondoren, azkenean 17-22 nagusitu zen Hernani, eta finalerako sailkapena eskuratu zuen.

Lehen finalerdiko emaitzak:

ZEANURI 1 - HERNANI 2

Kadeteak:

🔴 Zeanuri: Erkiaga - Beitia 22
🔵 Hernani: Labaka - Zugasti 7

Gazteak:

🔴 Zeanuri: Gortazar - Beobide 1
🔵 Hernani: Oses - Alberdi 22

Nagusiak:

🔴 Zeanuri: Beitia - Erkiaga 17
🔵 Hernani: Apaolaza - Lizeaga 22

Bigarren finalerdian, Leitza eta Legutio izan ziren aurrez aurre. Kasu honetan, kanporaketak ez zuen kolorerik izan. Leitza nagusi izan zen hiru mailetan, eta Legutiori ez zion aukerarik eman. Nafarroako herriak 3-0 sendo batekin lortu zuen finalerako txartela, bere indarra eta maila argi erakutsita.

Bigarren finalerdiko emaitzak:

LEITZA 3 - LEGUTIO 0

Kadeteak
🔴 Leitza: Sagastibeltza - Ugartemendia 22
🔵 Legutio: Osoro - Lekuona 3

Gazteak
🔴 Leitza: Baleztena - Zubillaga 22
🔵 Legutio: Beitia - Moto 7

Nagusiak
🔴 Leitza: Txoperena - Goikoetxea 22
🔵 Legutio: Del Campo - Arriolabengoa 11

Emaitza horiekin, 2026ko EHko Eskuzko Herriarteko Txapelketako finala Hernanik eta Leitzak jokatuko dute. Final oso lehiatua espero da, bi herriek nahikoa argudio erakutsi baitituzte aurtengo txapela eskuratzeko. 

FINALA

📅 Uztailak 19, igandea
📍 Zumarraga, Beloki pilotalekua
🕚 11:00
🏆 HERNANI vs LEITZA

 

Galería

agrandar imagenFinala