Noticias

4sep
EUSKAL PILOTA SELEKZIOAREN HASIERA BIKAINA ATHEN: 6 FINAL, 3 URRE ETA 3 ZILAR! Deporte

EUSKAL PILOTA SELEKZIOAREN HASIERA BIKAINA ATHEN: 6 FINAL, 3 URRE ETA 3 ZILAR!

Wall Ball espezialitateari eskainitako jardunaldian, euskal ordezkaritzak sei final posibleetatik sei jokatu ditu, eta 3 urrezko eta 3 zilarrezko domina eskuratu ditu, hasiera ezin hobea lortuz.

Euskal Pilota Selekzioak erakustaldi bikaina egin du Europako Junior Pilota Txapelketako lehen jardunaldian, Belgikako Ath hirian. Wall Ball espezialitateari eskainitako jardunaldian, euskal ordezkaritzak sei final posibleetatik sei jokatu ditu, eta 3 urrezko eta 3 zilarrezko domina eskuratu ditu, hasiera ezin hobea lortuz.

👧 Emakumezkoetan, talde buru eta hiru final

Emakumezkoetan, euskal pilotariek goi mailako errendimendua erakutsi dute hasieratik. Sub15, Sub17 eta Sub19mailetan, ligaxka faseko talde buru moduan sailkatu dira, guztira 10 partida jokatu ondoren.

Taldeko kideak izan dira: Alize Sagardui, Onintza Galdos, Intza Arruti, Larraitz Galardi, Uxue López de Okariz eta Malen Lamadrid.

Final guztiak Valentziaren aurka jokatu dituzte, Sagardui-Galdos bikotearekin kantxan:

  • Sub15: 2-1 irabazi
  • Sub17: 2-0 irabazi
  • Sub19: 0-2 galdu

 

Sub19ko finalean, Onintza Galdosek min hartu du lehen setean eta ezin izan du jarraitu. Horren ondorioz, lehen seta galdutzat eman da eta Intza Arruti sartu da bigarrena jokatzera. Saiatu diren arren, bigarren seta ere galdu dute eta zilarrezko domina lortu dute.

👦 Mutilen artean, urreak, emozioa eta borroka

Sub15 mailan, Aner Goikoetxea eta Xuhar Iparragirre bikoteak partida guztiak irabazi ditu multzoan, finalaurrekoa eta baita finala ere Valentziaren aurka, 2-1 irabaziz. Lehen seta galdu eta gero, buelta eman eta urrea irabazi dute.

Sub17 mailan, Ibon Erauzkin eta Unai Zufiria bigarren postuan sailkatu dira multzoan, eta Belgika indartsuaren aurka jokatu behar izan dute finalaurrekoa. Partida oso estua izan da (19-21, 21-20 eta 11-10), eta azken tantoan lortu dute finalerako txartela. Finala berriz Valentziaren aurka, eta oraingoan ere oso parekatua (19-21, 21-20 eta 11-8), baina zilarrarekin itxi dute lehia.

Sub19 mailan, mutilak multzo buru gisa heldu dira finalaurrekoetara, eta Valentziari irabazi ondoren, sei finaletatik seigarrenera sailkatu dira. Bertan, Belgika boteretsua izan dute aurkari. Nahiz eta maila bikaina eman, 2-0 galdu dute eta hirugarren zilarra lortu dute.

🎯 Hasiera borobila Europako Txapelketan

Euskal Pilota Selekzioak maila altua erakutsi du Wall Ball espezialitateko jardunaldi honetan. 6 final jokatu, 3 urre eta 3 zilar, harrobiaren eta prestaketa teknikoaren emaitza zuzena izan da.

📍 Bihar ostirala, txapelketak Joko Internazionalarekin jarraituko du, eta larunbatean, txapelketa Llarguesmodalitatearekin amaituko da. Euskal selekzioak berriz borrokatuko du Europako onenen artean egoteko.

Zorionak pilotariei eta teknikariei¡ Aurrera Selekzioa¡