Noticias
Deporte
EUSKAL PILOTA SELEKZIOAK EUROPAKO JUNIOR PILOTA TXAPELKETA JOKATUKO DU BELGIKAN
Euskal Pilota Selekzioak parte hartuko du irailaren 4tik 6ra artean Europako Junior Pilota Txapelketan, CIJB (Confédération Internationale du Jeu de Balle) erakundeak antolatuta, Belgikako Ath hirian.
Euskal Pilota Selekzioak parte hartuko du irailaren 4tik 6ra artean Europako Junior Pilota Txapelketan, CIJB (Confédération Internationale du Jeu de Balle) erakundeak antolatuta, Belgikako Ath hirian. Hau izango da txapelketaren laugarren edizioa, eta sei herrialdek hartuko dute parte: Italia, Belgika, Herbehereak, Frantzia, Valentzia eta Euskal Pilota Selekzioa.
Txapelketa hiru espezialitatetan jokatuko da: Wall Ball, Llargues eta Joko Internazionala.
Wall Ball espezialitatean Sub15, Sub17 eta Sub19 mailak izango dira, eta Llargues eta Joko Internazionala maila bakarrean jokatuko dira: mutiletan 5x5 eta nesketan 4x4.
⚾️ Hiru modalitate, pilota bera maite dutenentzat
- Wall Ball: hormaren aurka jokatzen den joko ez zuzena da, binaka edo bakarka. Partidak bi setetara jokatzen dira, 21 tantotara; berdinketa egonez gero, hirugarren seta 11 tantotara. Gomazko pilota batekin jokatzen da.
👉 Espezialitate hau jokatuko da Sub15, Sub17 eta Sub19 mailatan. - Llargues eta Joko Internazionala: joko zuzena duten modalitateak dira, gure Bote Luzea bezala.
👉 Mutilen kategorian, taldeak 5 pilotariz osatuta egongo dira (5x5), eta nesken kategorian, 4 pilotariz (4x4).
Puntuaketa 15-30-40 eta jokoa da, eta partidako irabazleak 6 joko irabazi behar ditu. Joko zelaia eta pilota aldatzen dira modalitatearen arabera.
👥 Euskal Pilota Selekzioaren deialdi ofiziala
🔹 Mutilen Selekzioa
- Ibai Arroitajaurlegi Bernedo
🏠 Iurreta (Bizkaia) — Tornosolo - Manex Etxeberri Pacheco
🏠 Sara (Lapurdi) — Sarako Izarra - Dorkaitz Meabe Etxaburu
🏠 Dima (Bizkaia) — Txumuluxueta - Ibon Erauzkin Oianguren
🏠 Amorebieta-Etxano (Bizkaia) — Lagun Onak - Unai Zufiria Mayoz
🏠 Villabona (Gipuzkoa) — Behar Zana - Aner Goikoetxea Betanzos
🏠 Munitibar (Bizkaia) — Lea Ibarra - Xuhar Iparragirre Aburuza
🏠 Aduna (Gipuzkoa) — Behar Zana
🔹 Nesken Selekzioa
- Uxue López de Okariz Pérez
🏠 Gasteiz (Araba) — Zaramaga - Malen Lamadrid Mejías
🏠 Dima (Bizkaia) — Txumuluxueta - Onintza Galdos Zancada
🏠 Aulesti (Bizkaia) — Lea Ibarra - Alize Sagardui Lekuona
🏠 Goizueta (Nafarroa) — Umore Ona - Larraitz Galardi Macazaga
🏠 Oiartzun (Gipuzkoa) — Oiarpe - Intza Arruti Lertxundi
🏠 Zizurkil (Gipuzkoa) — Ziotza
🎯 Teknikariak
- Egoitz Amantegi Zubillaga
Wall Ball hautatzailea — Abadiño (Bizkaia) - Iñaki Esnal Aizpurua
Joko Zuzenetako hautatzailea (Llargues eta Internazionala) — Larraul (Gipuzkoa)
Txapelketa hau aukera paregabea da Euskal Pilota Selekzioarentzat, nazioarteko esperientzia eskuratu eta Europako maila gorenean lehiatzeko, gure pilotaren kalitatea eta gazteen prestaketa agerian utziz.
Euskadiko Pilota Federaziotik, Euskal Pilota Selekzioari gure babes osoa eta zorte on opa dizkiogu.