Noticias
GARAIPEN BIKOITZA NAFAR FEDERAZIOAK G.R.A.B.N.I 2025eko FINALETAN
Nafarroa nagusitu da trinketean eta ezker paretan 5 eta 18 txapelekin, hurrenez hurren. Gipuzkoa 4 txapelarekin trinketean eta Bizkaiak 15 txapelarekin ezker paretan, azpitxapeldun geratu dira.
Arabako hiriburuan Euskal Pilotako asteburu gogor baten ondoren, Nafarroako Federazioak garaipen bikoitz historikoa lortu zuen sailkapen orokorrean, bai trinketean zein ezker paretan. Trinketean Gipuzkoarekin parekatuta joan da ieta azken bi partidetara arte ez da sailkapen orokorra erabaki. Azkenean, Nafarroak txapel bateko aldearekin irabazi dio Gipuzkoari. Ezker paretan bazirudien goizean zehar izan diren emaitzekin porrokatuago egon zela, baina azken txanpan Nafarroak azeleragailua estutu du eta 18 txapelekin (Bizkaiak 15 txapel lortu ditu) ezker hormako sailkapen orokorra irabazi du berriz ere.
Hauek dira asteburu guztian zehar eman ziren emaitzak:
- Trinketean:
- Nafarroa: 5 txapela eta 5 azpitxapelketa.
- Gipuzkoa: 4 txapela eta azpitxapelketa 2.
- Bizkaia: 3 txapela eta azpitxapelketa 3.
- Iparralde: 2 txapela eta 2 azpitxapelketa.
- Araba: 1 txapela eta 2 azpitxapelketa.
- La Rioja: 0 txapela eta azpitxapelketa 1.
- Ezker Pareta:
- Nafarroa: 18 txapela eta 10 azpitxapelketa.
- Bizkaia: 15 txapela eta 16 azpitzapelketa.
- Gipuzkoa: 9 txapela eta 13 azpitxapelketa.
- Errioxa: 0 txapela eta 3 azpitxapelketa.
- Araba: 0 txapela (2 zigor) eta 3 azpitxapelketa.
- Iparralde: 0 txapela.