Noticias

1may
GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN G.R.A.B.N.I 2024 FINALEKIN Deporte

GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN G.R.A.B.N.I 2024 FINALEKIN

Mendizorrozako pilotalekuetan zein trinketean, Astronomos trinketean eta Lakuako frontoian jokatuko dira GRABNI 2024 txapelketako final denak, ostirala eta larunabata bitartean.

Asteburu oparoa du aurrez aurre Gasteiz-ek. Bertan jokatuko dira federazioen arteko txapelketa garrantzitsuena den GRABNI lehiaketako final guztiak.

Guztira 60 final jokatuko dira ostiral eta larunabata bitartean. Ezker Horman 43 eta Trinketean 17. Ostiralean 6 final bakarrik jokatuko dira Astronomoseko Trinketean eta Mendizorrotzako Olave eta Ogueta pilotalekuetan eta 54 larunbatean (goiz eta arratsalde) Mendizorrotzan, Lakuan eta Astronomosen. 

Federazioka, horrela geratu da finalen zenbaketa:

  • Ezker Horma:
    • Bizkaia: 27.
    • Nafarroa: 25.
    • Gipuzkoa: 23.
    • Iparralde: 5.
    • Araba: 3.
    • Errioxa: 2.
  • Trinketea:
    • Iparralde: 13.
    • Nafarroa: 10.
    • Gipuzkoa: 7.
    • Bizkaia: 3.
    • Araba: 1.
    • Errioxa: 0.

 

Ezker Horman, titulu orokorra oso lehiatuta egongo da, Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako federazioak oso berdinduta baitaude final kopuruari dagokionez eta final gehien irabazten dituenak azken titulu globala lortuko baitu. Trinketean, Iparraldeko eta Nafarroako federazioen artean egongo da lehia txapel orokorra irabazteko. 

Ostiraleko Astronomos Trinketeko finalak ETBn izango dira ikusgai. 

Galería

agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen
agrandar imagen