Noticias

4abr
URREZKO DOMINA EMAKUMEZKOETAN ETA BRONTZEZKOA GIZONEZKOETAN TXAPELKETAKO BIGARREN EGUNEAN Deporte

URREZKO DOMINA EMAKUMEZKOETAN ETA BRONTZEZKOA GIZONEZKOETAN TXAPELKETAKO BIGARREN EGUNEAN

Joko Internazionaleko azken fasea jokatu da gaur goizean eta emakumezkoetan Europako titulua lortu dute Herbehereei 6-2 nagusitasunez irabazita eta gizonezkoetan zorte txarra medio finalerdiak galdu dituzte 5-6 Herbehereen aurka.

Atzoko egunean, gizonezkoek, asko sufrituta, Joko Internazionaleko finalerdietan sartzea lortu zuten azken Munduko txapelketako bi finalisten talde berean tokatu eta gero. Gaurko erronka haundia zen, Herbehereak bezalako talde indartsu bati irabaztea hain zuzen ere eta azken jokoan jokamolde honetan hain garrantzitsua den haizea kontra eduki eta gero 5-6 galdu dute gure mutilek. Porrota asimilatzeko denbora gabe, jarraian, hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida hasi behar izan dute eta oraingoan bai, sekulako erakustaldia emanda, nagusitasunez 6-3 irabazi diete Belgikari. Gizonezkoentzako historiako lehen domina izan da jokamolde honetan eta nahiz eta oraingoan brontzezkoa izan, erakutsi duten jokoa ikusita etorkizunean urrezkoa ere izan daitekeela erakutsi dute. 

Emakumezkoek, taldeko faseko azken bi partiduak jokatuta hasi dute goiza. Lehenbiziko partiduan Balentzia izan dute aurkari eta aurretik ikusi gabeko nagusitasunez 6-2 irabazi diete aurreko urteko Munduko txapelketako finaleko aurkariari. Bigarren partidua tramite hutsa izan da eta 6-1 Ingalaterrari irabazita finalera sailkatu dira. Finala Herbehereetako talde lehiakorraren kontra jokatu dute eta taldeko faseko partidua ikusita, non 6-5 irabazi zuten, partida gogorra izatea espero zen. Ez da horrela izan ordea eta gure neskek nagusitasunez gailendu dira 6 eta 2. Beste nazioarteko titulu bat talde ikaragarri honentzat. ZORIONAK¡¡¡¡.

Goiz eguerdikoa gutxi izan ez bada, arratsaldean One Wall modalitateko taldeko fasea jokatu behar izan dute gure neska mutilek. Mutilak taldeko lehen sailkatu moduan pasatu dira finalerdietara beraien hiru partiduak nagusitasunez irabazita eta emakumezkoak taldeko faseko lehen bi partiduak oso erraz irabazi dituzte. Bihar goizean One Walleko azken fasea jokatuko da Freixoko kiroldegian eta arratsaldean Llargues eta emakumezkoen Joko Tradizionalaren txanda izango da. 

Egun ikaragarri polita bizi izan dugu Freixon gaurkoan eta espero dugu azkena ez izatea.